Atez atekoa duten herriek ez dute edukiontzi sistema ordaindu beharko

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 15a, 02:00

San Marko Manko­mu­ni­tateak edukiontzi edo kontenedore sistema ordaindu arazi nahi zien Atez Atekoa duten Udalei. Egun bost herri dira Mankomunitate horren parte izan, eta atez ateko sistema dutenak.

Epaileak ez du onartu
EAEko Justizia Auzitegi Na­gusiko Zigor Sailak jakinarazi du erabakia, eta arrazoia eman die Atez atekoa duten Udalei, hau da: Hernani, Lezo, Pa­saia, Usurbil eta Asti­garragari. Beraz, atez atekoa duten herriek ez dute edukiontzi edo kontenedore sistema ordaindu beharko. Sa­la­keta jarri zuten Udalen arabera, «mankomunitatearen gas­tuak atez ateko sistema ez duten udalerriei dagozkie».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!