Garagardoa eta jatekoa ugari, bihartik igandera

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 15a, 02:00

Iazko esperientzia ona oinarri hartu, eta aurten ere egingo dute Garagardo Azoka, Ikatza tabernan. Bihartik igandera egongo da zabalik, eta nahi duenak, aukera ederra izango du iluntzeko 19:00etatik gaue­ko 23:00etara.

Menu berezia, prest
Gerturatzen denak, ohiko garagardo azoketako giroa aur­kituko du bertan, eta nos­ki, menu berezia ere prestatu dute: saltxitxak, frankfurt eta bratwurst motatakoak; kodi­lloa edo ukondoa; eta postre­rako, santiago tarta edo gazta aukeran.

Hiru zerbeza ezberdin, Paulaner markakoak
Eta Garagardo Azokan, noski, garagardoa izango da prota­go­nista. Hiru motatako zerbezak egongo dira aukeran, hirurak Paulaner markakoak: Paula­ner Salvator, Paulaner Origi­nal eta Paulaner Garia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!