Kontxako badian gaur, Maialen

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 15a, 02:00

Estropadaz estropada, aste gogorra izaten ari da hau Hernaniko arraunlarientzat. Joan den larunbatean hasi, eta datorren igandera bitartean, hau da, bederatzi egunetan, lau estropada jokatuko dituzte.
Hurrengo lehia gaur dute, Kontxako badian. Bertan izango da Hernani-Iparragirreko Maialen ontzia. Gipuzkoako Traineru txapelketa izango da jokoan, 18:30etan hasita.

Hernani, aurreneko txandan
Emakumezkoen eta gizonezkoen estropada banatuta jokatuko da. Emakumeak hasiko dira, eta aurreneko txandan ariko dira Hernani-Ipa­rra­girre, Zarautz-Getaria, Donos­tiarra eta Oiartzungo Itsas­lapurra. Bigarren txandan berriz, Zumaia, San Juan, Hibaika eta Oriko ariko dira zein baino zein.

Igandean, datorren estropada
Gaurko estropada pasata, igandekoa izango du jomugan Hernani-Iparragirrek. Orion izango da ligako hurrengo jardunaldia, 18:00etan hasita.

Zazpigarren, asteburuan
Pasa berri den asteburuan bi estropadatan hartu zuen parte Hernani-Iparragirrek: biak, Gipuzkoako Traineru Ligaren barruan. Pasaian zazpigarren postuan bukatu zuen Maialen ontziak; eta Do­nos­tian, baita ere.
Beraz, Zumaia, Hibaika eta Orioko traineruak izan dira Euskotren Ligarako sailkatu diren taldeak; barruan zegoen aurretik San Juan. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!