Ereñotzuko pelotalekua erabili nahi dutenek hilaren 22ra arte dute zabalik izena emateko epea. Ordu eskaera egiteko modu bat baino gehiago dago: Auzo Udalera jo 08:00-14:00 ordutegian edo email bat bidali ereinotzu@hernani.eus helbidera. Eskaera pertsona baten izenean egin behar da, eta gutxienez lau laguneko taldea ordezkatu behar du; izen-abizenak eta kontu korronte zenbakia eman behar dira.