Karmen bezpera ospatuko dute bihar iluntzean, goizuetarrek. Batetik, patata tortilla lehiaketa eginen dute, eta bestetik, herri afaria Plazan (euria egingo balu, Pilota Plazan); aurtengoa, 5garren edizioa izanen da. Afaldu eta gero, 21:30ak inguruan, suak ere izanen dira. Patata tortilla lehiaketan parte hartu nahi duenak izena eman behar zuen aldez aurretik. Bestalde, afaria 20:30ak inguruan hasiko da, eta norberak berea eman behar du. Udalak jarriko ditu: ardoa, sagardoa eta umeentzako freskagarriak; eta baita ere, mahaiak, aulkiak eta plastikozko plater, baso eta kubiertoak