Azken bi ostegunetako giro ederra eta gero, etzi berriz ere musikaz gozatzeko aukera izango da Ereñotzuko Irrintzi tabernan. Oraingo honetan Juan Mari Beltran Hirukotean ikusi eta entzuteko aukera izango da, Errege Belda eta Ander Barrenetxearekin batera. Iluntzeko 20:30etatik 21:30etara.