Kontsumo taldearen batzarra, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 14a, 02:00

HERNANIKO Kontsumo Tal­deak batzarra deitu du bihar, 19:30etan, Udaleko areto nagusian. Hernanin kontsumo taldea sortzearen helburuaz ariko dira, eta bide batez, Jateko proiektuaren aurkezpena egingo dute. Kontsumo taldeak herritarrak gonbidatu ditu batzarrera gerturatu eta parte hartzera.
Hainbat gai landuko dituzte bi­harko batzarrean, horien ar­tean: garaian garaiko barazki ekologikoak; ekoizlea eta produktuen hartzailearen arteko harreman zuzena; bidezko mer­­kataritzaren garapena, eli­kadura burujabetzaren aldeko proiektuen garrantzia: Ba­se­rri Sarea; eta talde izaera eta bazkide bitarteko antolakuntza.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!