Mexikarren erritmora dantzatu zuten, goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 14a, 02:00


Musika mexikarra oso estimatua da euskaldunen artean, eta zuzen-zuzenean entzuteko aukera izanda, asko izan ziren Goizuetara gerturatu zirenak. Mariatxi emanaldia izan zen uztaileko aurreneko asteburuan  Ele­gan­cia mexicana eta Dan­tzaki taldeekin, eta abestu bakarrik ez, asko izan ziren dantzatzera animatu zirenak ere. EiTBk grabatu egin zuen emanaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!