Barrenetxea IV eta Urriza garaile, San Fermin txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 14a, 02:00

Endika Barrenetxea erremontista hernaniarrak txapel bat gehiago du larunbatetik, bere bitrinan. San Fermin torneoko finala jokatu zuen Urrizarekin batera, Uterga eta Etxeberria IIIren kontra, eta irabazi egin zuten, puntu bakarreko aldearekin: 40-39.

Partidua oso berdin­dua izan zen, emozio­nan­tea, borrokatua eta pelotakada askokoa; bi bikoteek izan zu­ten irabazteko aukera.

Finala, oso gogorra
Aspaldian erremonteak eman duen final gogorrenetakoa izan zen larunbatekoa. Par­tidua oso berdindua joan zen, emozionantea, borrokatua, pelotakada askokoa eta irabazi zuenak, dena eman behar izan zuen azken momenturaino. Izan ere, larunbatean, bi bikoteek merezi izan zuten txapela. Urrizak hirugarren partidua zuen, lesionatua egon baita, eta larunbatean lortu zuen palmaresa osatzeko falta zitzaion garaikurra.
Partidua oso berdindua joan zen hasieratik bukaerara. Momentu batean, Uterga eta Etxeberria IIIk aldea lortu zuten markagailuan: 15-24 eta 19-29 izan ziren aurretik. Urrizak eta Barrenetxea IVk ordea, lanean jarraitu zuten, pixkanaka aldea gutxituz, eta 34-34ko berdinketa lortu zuten. Handik aurrera, aurretik joan ziren partidu osoan: 38-36, 38-38, 39-38 eta 39-39.
Bi atzelariek, bai Ba­rre­netxeak eta baita Etxeberria IIIk ere, maila haundia erakutsi zuten. Erremontista hernaniarrak 7 tanto egin zituen, eta bost huts.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!