Sendavivan izan ziren igandean Osiñagako bizilagunak. Berrogeitik gora lagun animatu ziren bertako animaliak ezagutu, atrakzioetan montatu eta espektakuluez gozatzeko gogoz. Urtero antolatzen du auzo elkarteak egun pasa, nahiz eta hori baino gehiago izaten den: auzotarrak juntatu eta elkarbizitza bultzatzeko aitzakia ederra izaten da.