Etenik gabeko festa izango da Hernanin ostegunetik igandera.
Ostegunean, Karmen Eguna ospatuko da Kaxkoan. Egun osoko festa izango da, eta denetik izango da: meza, diana, txikientzako ginkana, txupinazoa, bazkari herrikoia, karta jokoa, puzgarriak, txokolatada, sardin jatea, balkoiak apaintzea... Bazkariko txartelak salgai daude Onddin eta Aralarren, eta Miguel Lujanbiok ere badauzka.
100 urte diutztenak, omenduak
Karmen egunean Mari Cruz Cigaran Aranak hartuko du alkate makila, eta omendu bereziak ere izango dira: 100 urtetik gorako Kaxkoko bizilagunak (Nicolas Goitia, Josefa Sanchiz, Ignacia Artolagirre eta Manuel Yaben zendua), eta Irizar taberna eta Urumea burdindegia. Horrez gain, iluntzeko 20:00etan Plaza Berriko ordularia inauguratuko dute.
Madalenak, hiru egunetan
Lizeagan ostiraletik igandera ospatuko dituzte Madalena jaiak. Egun hauetan ere, denetik izango da: puzgarriak; kantu jolasak; mus, tute, toka eta poker txapelketak; txakolin kata eta sagardo dastaketa...
Tiketak salgai, bazkarirako
Igandean herri bazkaria egingo da, eta txartelak salgai daude 10 eurotan Aitan Etxe, Pacheco eta Lizeaga tabernetan. Larunbateko koadrilen afarirako jatekoa, berriz, norberak eraman behar du.