Desafioa hitzartuta dago, eta orain, ohorea dago jokoan. Hernaniko Zabaletatarrak Billabonako Wuitxuen kontra ariko dira larunbatean, giza proban, 650 kiloko harriari tiraka.
Goizeko 11:30etan hasiko da proba, Billabonako probalekuan. Talde bakoitzak 10 minutuko bi saio egingo ditu, ea plaza gehiago nork egiten dituen.
Dirua, Manex Castro presoa bisitatzeko
Manex Castro euskal presoaren lehengusuak dira Zabaletatarrak: Txaber eta Urtzi Zabaleta; Mikel, Iñaki eta Jon Otxotorena; eta Baionako Eneritz. Entrenatzaile lanetan Asier Castro izan dute lagun. Wuitxu taldekoak, berriz, koadrilakoak dira. Hain zuzen, Castro bisitatzeko bidaia gastuetan laguntzeko bilduko dute dirua desafioarekin. Musika, pintxoak eta sagardoa izango dira, eta baita apustuak egiteko aukera ere!