Mundarroko bost talde, Donosti Cupen

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 4a, 02:00

Mundu osoko futbolari gaz­teak biltzen dituen Donosti Cup txapelketa jendetsua astelehenetik ostiralera jokatuko da.
Bertan hartuko dute parte Mundarroko bost taldek. Era berean, Zarkumendegi ze­laian ere egunero izango da partiduak ikusteko aukera, 11:30etan hasita, goiz eta arratsaldez.

Aurreneko fasea, astelehenetik asteazkenera
Mundarrok mutilen bost tal­de­­rekin jokatuko du txapel­ke­ta: B-16, E taldean; B-14, K taldean; B-13, I taldean; B-12, M taldean; eta B-10, B taldean.
Aurreneko sailkapen fasea astelehenetik asteazkenera joka­tuko da. Finalak, berriz, ostiralean jokatuko dira.

ASTELEHENEKO PARTIDUAK
B-16: Mundarro-Rayo Sadense, 10:00etan Oiartzunen.
B-14: Mundarro-Lengokoak, 18:00etan Zizurkilen.
B-13: Hernani B-Mundarro, 13:15etan Zizurkilen.
B-12: Mundarro-Urnieta, 18:30etan Martutenen.
B-10: Ostadar-Mundarro, 10:00etan Martutenen.

ASTEARTEKO PARTIDUAK
B-16: Mundarro-Guelph Royals, 15:30etan Andoainen.
B-14: Fcusa NJ-Mundarro, 10:30etan Zumaian.
B-13: Sanse B-Mundarro, 12:15etan Herreran.
B-12: Mundarro-Maria Reina Eskola, 18:30etan Matigoxotegin.
B-10: Eglantins-Mundarro, 18:30etan Martutenen.

ASTEAZKENEKO PARTIDUAK
B-16: Zarautz-Mundarro, 12:15etan Orion.
B-14: Mundarro-Sant Just Atletic, 15:30etan Lezon.
B-13: Mundarro-Herrera Ikastola, 11:00etan Urnietan.
B-12: San Patricio-Mundarro, 15:30etan Matigoxotegin.
B-10: Mundarro-Sant Just Atletic B, 09:30etan Puion.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!