Astigarragako Txirrindulari Taldeak antolatuta, Pirineoetan izan dira bost kide, asteburu pasa. Harremanak sendotzea eta paraje ederrez gozatzea zen asmoa, eta datorren urtean errepikatzeko gogoz bueltatu dira, ahal bada kide gehiagorekin. Luz Saint Sauveurren pasa dituzte gauak, eta egunak bizikleta gainean: Tourmalet, Horquette, Aspin eta Gavarnie igo zituzten, bi egunetan.