Tortilla lehiaketa eta afaria, Karmen bezperan

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 11a, 02:00

Asteazkenean ospatuko dute Karmen bezpera Goizuetan. Batetik, patata tortilla lehia­keta eginen dute, eta bestetik, herri afaria, plazan (euria eginez gero, Pilota Plazan); aurtengoa, 5garrena izanen da. Afalondorenean, 21:30ak aldera, suak ere izanen dira.

Izenematea, etzira arte
Patata tortilla lehiaketa 19:00e­tatik 20:00etara eginen da, pla­zan (eguraldi txarrarekin, Pilo­ta Plazan). Izena banaka, binaka edota taldeka eman daiteke, astelehenera arte, Amaia Kafetegian eta Umore Ona elkartean. Patata tortillak egiteko osagaiak Udalak jarriko ditu: gatza, tipula bat, patata kilo bat eta 12 arrautza. Ez da beste osagairik onartuko. Tresneria, berriz, partehartzaileek era­man be­harko dute: zartaria, sua, olioa eta norberak behar dituen tresnak.

Afaria, nork berea
Afaria 20:30etan hasiko da, eta bakoitzak bere janaria eraman behar du. Udalak, berriz, ardoa, sagardoa eta umeentzako freskagarriak jarriko ditu, eta baita mahaiak, aulkiak eta plastikozko plater, baso eta kubiertoak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!