Garbitaniari buruzko txostena eskatuta, galdeketa prestatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 11a, 02:00

«Hauteskunde kanpainan agin­du bezala, EAJ-PNVk lanean dihardu astigartarrak eurak izan daitezen atez ateko bilketa sistema baloratuko dutenak. Lehenik eta behin, Garbitania sozietatean Asti­ga­rraga zein egoeratan dagoen jakinaraziko zaie herritarrei», azaldu du Udal Gobernu Taldeak, prentsa ohar bidez.
Hori horrela, Jesusmari Santos alkateak Garbitaniari buruzko txostena eskatu du.

Garbitania, garesti
Garbitania Astigarragako hiri hondakinak jasotzen dituen en­presa publikoa da «EH Bil­duk hala erabaki baitzuen gehiengo osoaren indarra ba­li­atuz. Izan ere, Astigarraga Gar­bia ekimenez 1.675 herri­ta­rren sindaurek eskatzen zu­te­na­ri, atez atekoa ez inpo­satzeari, muzin egin zioten».
Gobernu Taldeak dio Gar­bi­ta­nia ez dela atez ateko zer­bi­tzua eskaintzen duen enpresa ba­karra. «2013ko martxoan As­tigarragako Udalak 99.000 euro bideratu zituen en­pre­sa­ko ak­zi­­oak erosi eta esleipen pu­bli­koa sahiesteko». Eta gehi­tu du, garestia dela: «2014an Oiartzu­nek Garbita­nia uztea erabaki zuenean beste 22.000 euro jarri behar izan zituen (...). 2015ean hiri hondakinen kudeaketari da­go­kionez, EH Bilduren gober­nu­ak udal aurrekontuetako 628.000 euro ordainduko ditu. Kopuru oso haundia».

Hitza, herritarrei
Udal gobernu taldearen ustez, bilketa sistema aldatzeko Gar­bi­taniatik atera beharko luke herriak, baina kostuen berri ja­kiteko txostena eskatu du. «Atez Atekoa kenduko bada, eza­rri zenean ez bezala, asti­gar­tarren iritzia erabakiorra izango da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!