Imanol Sagarzazu, Urko Indaberea, Lander Muñoa eta Asier Ocon triatletek Gasteizko Iron Man proban hartuko dute parte, etzi. Proba Ullibarriko urtegian hasiko da; bi buelta egingo dituzte igeri (3.800m); ondoren, Gasteizera egingo dute bizikletan (180km), eta bukatzeko, Gasteizen bertan 4 buelta egingo dituzte korrika (42,2km). Bestalde, lehengo asteburuan Kepa Pikabeak Pasai Donibaneko triatloia egin zuen, 01:27:45 denborarekin.