Barrenetxea IVk finala jokatuko du bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 10a, 02:00

Juxtu-juxtu, baina azkenean, Urriza eta Barrenetxea IVrena izan zen garaipena asteartean, San Fermin Torneoko finalerdian: 40 eta 39 irabazi zuten Ezkurra eta Endikaren kontra, Huarteko Euskal Jai pelotalekuan. Ezkurrak omenaldi txiki bat jaso zuen partidua hasi aurretik, profesionaletan daramazkien 25 urteak ospatzeko, eta indar horrekin, primeran hasi zuen partidua, Endikarekin. Aurrea hartu zuten markagailuan, 20-10 jartzera iritsi arte. Baina Barre­netxea IVk eta Urrizak ez zuten etsi, eta peloteoan lan haundia eginda, tanto bakarragatik garaipena lortu zuten azken momentuan. Bihar jokatuko dute finala, 16:30etan, Uterga-Etxeberria IIIren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!