Ikastaroa eta estropadak, zale berriak egiteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 10a, 02:00

Estriborrean batzuk, eta babor aldean besteak. Baten bat proan eta beste bat popan. Zer edo zer, behinik behin, ikasi dutela ematen du.
Gaur 10:30etatik aurrera bi astetako ikastaroari amaiera emango dio Hernaniko Arraun Elkarteak.

Baten bat, engantxatuta
Hernaniko Arraun Elkarteak urtero antolatzen du udako arraun ikastaroa, arraunean ibiltzen ez direnek probatzeko aukera izan dezaten.
Aurten, 15 bat lagun bildu dira; gehienak, arraunlariren baten lagunak. Ala deitzen zaion txaluparekin, garai batean garraiorako erabiltzen zenarekin hasten dira, eta pixkanaka, konpetizioetakoetara pasatzen dira.
«Goiz pasa etortzen gara, lagunagatik, arraunlaria da eta», diote probatzera gerturatutako batzuek. «Zailena batela da. Beno, orokorrean, erri­tmoa hartzea, batera joatea da zailena. Eta eskuetako eta ipurdiko mina agoantatzea!». Baina mina ez da hain haundia izango, batzuk irailean arraunean hastekoak baitira. 

Bi estropada, asteburuan
Zale berriak sortzeko beste metodo bat, arraunean ondo aritzea izaten da, eta horretan ari da ‘Maialen’ trainerua. Asteburuan, Gipuzkoako eta Eusko Tren Ligetako estropadak jokatuko dituzte neskek.
Bihar, 18:00etan, Pasaian ariko dira, eta etzi, 12:00etan Donostian, Kontxan. Eusko Tren Ligako sailkatze estropada horiek ere Gipuzkoako Ligarako puntuagarriak izango dira. Arerio gogorrenak Hi­bai­ka, San Juan, Orio eta Zumaia izango ditu Hernanik.

2.054 eta 1.142, saridunak
Bestalde, gogorarazi dute errifen irabazleak ez direla azaldu. Saridunek idatzi dezatela helbide honetara: hernani.arrauna@gmail.com. Bi lagunentzako otorduak dira sariak, Iparragirre sagardotegian eta Diametro 200 jatetxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!