Higa de Monrealera irteera antolatu du iganderako Mendiriz Mendik. Goizeko 07:30etan abiatuko dira Atsegindegitik, 1.289 metroko gailurrera iristeko. Izena gaur eta bihar eman ahal izango da, 20:00etatik 21:00etara, Iturregi plazako bulegoan. Prezioa: bazkideek 11 euro; bazkide ez direnek, 14.