Azken Torneoetan maila ederra erakutsi ondoren, pelotari hernaniarrak Buruntzaldeako Torneoan murgildu dira.
Lehengo asteburuan hasi zen torneoa; aurtengoa, 5garren edizioa da. Bertan, aurten, 40 pelotari ari dira jokatzen, 3 kategoriatan. Kadeteetan, eskuz banaka 4/5ean Hernaniko 4 pelotari ari dira parte hartzen. Jubeniletan, 8 bikote ari dira, eta seniorretan, 10. Partidu guztiak Hernanin jokatzen dira.
Hiru partidu, orain arte
Lehengo astean jokatu ziren torneo honetako aurreneko hiru partiduak.
Kadeteetan, Ekaitz Insaustik 22-5 irabazi zion Oier Ezeizari. Seniorretan, Cisneros eta Etxegoienek 22-17 irabazi zuten Altuna eta Otañoren kontra; eta Huizi eta Arizkorretak 18-22 galdu zuten Setien eta Etxeberriaren kontra.
Beste 8 partidu, aste honetan
Atzo jokatu zen aste honetako aurreneko partidua; Lazkano eta Oliden jubenilak Sein eta Lopezen aurka aritu ziren.
Aste honetako gainontzeko 7 partiduak bihar eta larunbatean jokatuko dira. Bihar, 17:30etan nagusietan, Urmeneta-Ortiz de Urbina/Taberna-Arzallus; eta 21:00etan, bi partidu gehiago: jubeniletan, Alberdi-G.Arizmendi/Sarasola-Mendizabal, eta seniorretan, Solano-Iruretagoiena/Setien-Etxeberria.
Larunbatean, goizeko 10:00etan bi partidu jokatuko dira: seniorretan, Lertxundi-Katalina/Urkizu-Lizeaga; eta jubeniletan, Pagola-Urruzola/ Agirre-Odriozola. Arratsaldeko 16:00etan beste bi partidu jokatuko dira: kadeteetan, Ekaitz Insausti, Xabier Salaberriaren kontra; eta jubeniletan, Iraola-Oiartzabal/E.Arizmendi-Zugasti.
Arrieta eta Apezetxea, azpitxapeldun
Azken torneoetan ere bikain aritu da CD Hernani. Ioritz Arrieta Usurbilgo Torneoko azpitxapeldun izan da, Mikel Elola lasartearrarekin batera, Santxo eta Erasunen kontra 20-22 galduta. Oier Apezetxea ere azpitxapeldun izan da Nafarroako Herriarteko txapelketan, Goizuetarekin.