Roberto Yabenen emanaldia, iluntzean

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 9a, 02:00

Ereñotzuko Irrintzi tabernan, kontzertuak antolatu dira hil honetako ostegunetan, Ereñotzuko Auzo Uda­laren laguntzarekin. Lehengo astean izan zen aurrenekoa, Duo Do Portu bikotearekin.
Gaurkoan, Roberto Yaben musikari hernaniarrak hartuko du erreleboa; 20:30etatik 21:30etarako tartean izango da, Ereñotzuko Irrintzi tabernan, doan. Gainera, luntx txiki bat ere izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!