«Imajinatzen genuen bidetik jo zuten galderekin»

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 9a, 02:00

Guztira, 14 euskal presoren senideak deitu dituzte de­klaratzera, Madrilgo Auzitegi Nazionalean.
Horietatik bi preso herna­niarren senideak izan dira; Marta Igarriz eta Baldo presoenak, hain zuzen.
Hauek asteartean dekla­ra­tu zuten, beste bost seni­de­rekin batera, eta gainontzeko zazpiek atzo egin zuten.

«Inork ez daki ezer»
Ana Igarriz, Marta Igarriz pre­so­aren ahizpak Kronikari azal­du dionez, preso herna­nia­rren senideek asteartean de­klaratu zuten: «imajinatzen genuen bi­de­tik jo zuten; abo­ka­tuen in­gu­ru­an galdetu zi­gu­ten, eta be­re­ziki, nola ordain­tzen genituen. Orain, itxoitea tokatzen da, ez dakigu nola jarraituko duen. Inork ez daki ezer».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!