Chillida Leku ezagutzeko aukera izango da

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 9a, 02:00

Chillida Leku ezagutzeko aukera paregabea eskainiko du Udaleko Turismo Sailak, hilaren 17an. Goizeko 10:45e­tan Chillida Lekun bertan elkartu, eta museoa eza­gutzeko aukera izango da, Luis Chillidak berak gidatuta. Bisita gaztelaniaz izango da, eta izenematea irekita dago.

Izena emateko aukera, gehienez 18 pertsonentzako
Bisitan parte hartzeko au­rretik izena eman beharko da, gehienez, 18 pertsonentzako baitago tokia.
Izena emateko epea hila­ren 15ean bukatuko da, eta hai­nbat bide daude horre­tarako.
Batetik, telefonoz edo mezu elektroniko bat idatzita egin daiteke: 943 33 70 28 edo gurutze-a@hernani.eus.
Bestalde, turismo bulegora bertara joanda ere eman dai­teke izena. Biteriko infor­ma­zio puntua irekita egongo da astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara. Udako informazio puntua, berriz, Biteriko plazan egoten dena, irekita egongo da asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00e­tara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igande eta jai egunetan, 10:00etatik 14:00etara.

Zozketa, ostegunean
Jende gehiegi apuntatuz gero, zozketa egingo da uztailaren 16an, eguerdiko 12:30etan Biterin, eta nahi duenak joan ahal izango du zozketara. Bisita helduentzako izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!