Bilera irekia deitu zuen Astigarragako Gure Esku Dagok, aurreko asteartean, ekainaren 21eko ekitaldiaren balorazioa egiteko. Horrela, azaldu dute hiru kritika nagusi jaso dituztela: prezioa, denbora eta mezua. «Seme-alabak dituzten astigartarrentzat, kostua haundia izan zen, eta zenbaitek ez joatea erabaki zuten horregatik», azaldu dute.
Denbora aldetik, «luzea eta erritmo motelekoa» izan zela kexatu dira zenbait, eta mezuari dagokionez, «zentzu politikoa bota zuten faltan».
Horregatik, uste dute asko hobetu behar dutela, herriari begira: «Anoetan ikusi bezala, josteko falta zaio gure herriari. Hasi eta jarraituko dugu, ziur gaudelako hau aurrera eramango dugula. Kritika guztien gainetik, guk badakigu eta arrakasta izan genuela!».