«Alkateak ez dio lanaldi erdia ere eskainiko Astigarragari»

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 8a, 02:00

Aurreko asteazkenean egin zuen aurreneko Plenoa, Asti­garragako Udal berriak, eta bertan erabakitakoaren balo­razioa egin du EH Bilduk. Horrela, kritikatu du alkateak ez diola «lanaldi erdia ere eskainiko Astigarragari eta astigartarrei».
Azaldu du, %47ko lanaldia izango duela, eta salatu du bere soldata igo izana: «%47ko lanaldiarekin, 21.000 euro ko­bra­tuko ditu. Aurreko alka­teak, %100eko lanaldiarekin, 28.000 euro kobratu zituen. Beraz, soldataren %59,6ko igo­era izugarria oparitu diote EAJk eta PSEk, Astigarraga soldata igoeren podiumean lehen postu tristean kokatuz».
EH Bilduren ustez, alka­te­a­ri ez dio «interes eta lan haun­dirik ekarriko» karguak, eta astigartarrei zor dien erres­pe­tuan «lehen egunean huts egin du. Astelehenetik asteaz­kenera alkate, eta ostegunetik igandera enpresari? Agian, alkate kargua 24 ordukoa dela ahaztu zaie berari eta EAJri».

«EAJren lan egiteko gogo falta lehen egunetik azaleratu da»
Modu berean, EH Bilduk adie­razi du lehen egunetik azale­ra­tu dela «EAJren lan egiteko gogo falta. Plenoak bi hilabe­te­tik behin egitera pasako dira, eta horrela, Udalaren jarduna eta oposizioak eta herritarrok udal gobernuari egin beha­rre­ko fiskalizazio publikoa erabat baldintzatu eta mugatuko dira. Ezohiko pleno ugari egin beharko dira Udalaren martxa ez mantso­tze­ko, edo bestela, lan ez egi­teko gogo horri eusten badiote EAJkoek, erabakiak atzeratu eta atzeratu besterik ez dira egingo».

EH Bilduren ustez, «Astigarragak alkate bat izango duela bai, baina aginduko duena itzalpeko alkate bat izango da».

«Zinegotziek, alkateak berak baino gehiago eskainiko diote Udal jardunari»
Modu berean, EH Bilduk gai­ne­ratu du hiru zinegotzi libe­ratuek, alkateak baino libe­razio gehiago izango dutela, «surre­a­lismo kutsua area­go­tuz. Hau da, zinegotziek, alka­teak baino gehiago eskainiko diote Udal jardunari. Sines­te­zina baina egia. Gure ustez, Astigarragak alkate bat izango duela bai, bai­na aginduko duena itzal­pe­ko alkate bat izango da. Ple­no­an argi eta garbi ikusi genuen, al­ka­teak nola uneoro beste baten agin­duak jasotzen zituen».
Bere aldetik, zinegotziei emango zaizkien dietei uko egitea erabaki dute EH Bildu­ko­ek, «aurreko legealdiko ildoari jarraituz eta koherentzia man­tenduz», eta baita hiru telefono mugikorrei ere. Eta adierazi dute, aurreneko Plenoan EH Bildu «existituko ez balitz be­za­la» jokatu zutela EAJk eta PSEk, eta egiteko aukera izan zuten galderetan, ez zutela jaso «ia erantzun edo aipamenik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!