San Fermin egunez lehertu zen festa, Martindegi auzoan, eta denek eraman zituzten zapi gorriak lepo ingurura. Goiz eta arratsalde, egunaz gozatzeko aukera izan zuten haur eta gaztetxoek: sokasaltoa, eltxetxoa puskatzea, pailazoak, marrazkiak, tiro karabina lehiaketa... Ostiral arratsaldean jarraituko du festak, buruhaundiekin, tortilla eta sagardo dastaketekin, eta erromeriarekin. Ekintzaz gainezka dator asteburua!