Herri batzarra egingo da gaur Garinen

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 8a, 02:00

Herriko tabernen auzia dela eta, Garin tabernak ixteko agindua jaso du, eta prozesu hau salatu eta libre uztea eskatzeko, hainbat ekintza antolatzen ari dira aste honetan zehar, hainbat herritar.
Gaur iluntzeko 20:00etan herri batzarra egingo da tabernan bertan, egoeraren berri eman eta hurrengo pausuen inguruan hitz egiteko. Herritar guztiei egin diete deia, azaltzeko.

Jolasak eta karaokea, bihar
Batzarraz gain, beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte aste osoan zehar. Astele­henean pistina jarri zuten Tilosetan, eta atzo musean aritu ziren.
Bihar, berriz, 17:30ak in­gu­ru­an haur jolasak izango dira, eta gau partean, 22:00ak in­gu­ru­an, Karaokea. Ostiralean, 23:00etan hasita, berriz, bin­goa izango da. Ber­ta­ratu eta parte hartzeko deia egin dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!