Iñigo Legorbururen poemek aurreneko saria

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 7a, 02:00

XXI. Ermua Hiria literatura lehiaketan aurreneko saria jaso berri du Iñigo Legorburuk, poesia sailean. ‘Intriga’ zen gaia, eta Laura Palmerrek erail ninduen poema sorta aurkeztu du, bertan heriotza edo misteriozko telesaiak ardatz hartuta. Legorburuk 400 euroko saria poltsikoratu du, eta bere poesia lana Ermuako Udal Liburutegiaren webgunean irakurri daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!