Ekaina bikain bukatu du Ander Amonarriz txirrindulari hernaniarrak, Andoaingo taldearekin. Ezkio Itsason izan zen, XV. Santa Lutzi Sarian parte hartzen, eta hirugarren egin zuen; 81km 02:03:48ko denboran egin zituen, irabazleak baino 4 segundu gehiagotan.