Abiatu dira Udaleku Ibiltarietan, 40 gazte inguru

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 8a, 02:00

Astelehenean jarri ziren martxan Dobera elkarteak antolatutako Udaleku Ibiltariak. Hernani, Errenteria, Donostia eta Ordiziako 12-16 urte bitarteko 41 gaztek eta 5 begiralek hasi zuten ibilaldia. Oriora autobusean joan ziren, eta gaur Orio-Zarautz-Getaria ibilbidea egingo dute. Datozen egunetan, Zumaia, Itziar eta Zestoara ere joango dira, oinez, eta tartean, hamaika ekintza egingo dituzte: rafftinga, piraguismoa...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!