«Udalbiltzarekin bat egin eta nazio gobernua berritzeko dei egiten dugu»

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 8a, 02:00

Gasteizen bildu ziren lehengo astean Iratxe Lopez de Aberastu, Udalbiltzako lehendakariordea; Luis Intxauspe, Hernaniko alkatea; Eneka Maiz, Etxarri-Aranazko alkatea; Jon Arriola, Berriatuako alkatea; eta Igor Eguren, Ordiziako alkate izandakoa eta hautetsia.
Helburua izan zen hasiera ematea Udalbiltzak udazkenera bitarte martxan izango duen hautetsien atxikitze prozesuari.

«Euskal Herria aintzat hartzen duten hautetsi guztiek zabalik dituzte Udalbiltzaren ateak».

«Erronka gehiagora joatea da»
Udalbiltzako lehendakariordeak azaldu zuen hauteskunde zikloa bukatuta, Euskal Herria aitortzen duten haute­tsien kopuruak gora egin duela. «Orain bi urte berreratu zenetik, Udalbiltzak 183 alkate eta 1.500 hautetsiren babesa jaso du. Eta erronka, gehiagora joatea da».
Agerraldian parte hartu zuten gainontzeko hautetsiek bat egin zuten lehendakariordearen hitzekin, eta Udal­biltzarekin bat egiteko deia zabaldu zuten. «Dei egiten diegu Euskal Herriko haute­tsiei, Udalbiltzarekin bat egin eta Udalbiltzaren nazio gobernua berritu eta Udalbiltzak datorren aro politikoan beteko duen misioaren definizio prozesuan parte hartzera».

Izenematea, interneten
Atxikimendu prozesua errazteko, Udalbiltzak web bidezko izenematea jarri du martxan www.udalbiltza.eus webgunean. «Euskal Herria aintzat hartzen duten hautsetsi guztiek zabalik dituzte Udalbil­tzaren ateak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!