Ikasturtean zehar Biterin ematen diren ikastaroetako bat izaten da dantza garaikidea. Txaro Unzilla da irakaslea, eta ikasturtea hasi aurretik, doaneko klaseak emango ditu, zer den ikusi eta ikasturte osorako izena eman ala ez erabakitzen laguntzeko.
Doaneko klaseak datorren astean izango dira, astelehenetik ostegunera bitartean, hau da, hilaren 13tik 16ra, eguerdiko 12:00etatik 13:00etarako tartean.
Izenematea, etzira arte
Doako klase horietan parte hartzeko izenemate epea zabalik egongo da ostiral honetara arte. Interesa dutenek Biterira jo behar dute.
Edonorentzat aproposa
Dantza garaikideko klase hauek irekiak izango dira, edonorentzako aproposak.
Probako klase hauetan parte hartzeko ez da baldintzarik bete behar; ez da beharrezkoa dantzan jakitea edo aurretik klaseetan ibili izana. Gomendatzen da 14 urtetik gorakoa izatea, eta dantzan ikasi eta ondo pasatzeko gogoa edukitzea.