KZ Gunea irekita egoten da astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 13:00etara bitartean, nahi duenak bertako ordenagailuak erabili ditzan. Biterin du lokala.
Horrez gain, ikastaroak ere ematen dira, doan. Hil honetan lau emango dira; aurrenekoa, ostiralean hasiko da. Irailean, berriz, beste 10 emango dira, eta izenematea zabalik dago.
Uztailean lau ikastaro Hil honetan lau ikastaro emango dira.
Aurrenekoa, ostiralean hasi eta hilaren 30ean bukatuko da; internet erabiltzeko oinarrizko ikastaroa emango da, goizeko 11:00etatik 13:00etara, gaztelaniaz.
Hurrengo ikastaroa hilaren 13tik 24ra bitartean emango da, 09:00etatik 11:00etara, gaztelaniaz, baita ere; Google Apps aplikazioari buruzkoa.
Hurrengoa uztailaren 13tik 22ra bitartean emango da, Dropboxi buruzkoa, gaztelaniaz eta ez da presentziala izango; etxetik egin ahal izango da.
Azkenekoa, berriz, uztailaren 20tik 29rako tartean emango da, Pinterest aplikazioaren inguruan, gaztelaniaz, eta hau ere etxetik egin ahal izango da.
Ikastaroak doanekoak dira, baina izena eman behar da. Irailerako izenematea ere zabalik dago.
Irailean, beste 10
Irailerako ikastaroak ere prestatu dituzte; guztira, 10. Presentzialak, 6 izango dira: irailaren 7tik 25era, 16:00-18:00, Internet KZgunea kurtsoa; irailaren 28 eta 29an, 16:00-18:00, Google Apps; irailaren 30ean, 16:00-18:00, Google Drive; irailaren 3tik 16ra, 09:00-11:00, sare sozialak; irailaren 3tik 14ra, 11:00-13:00, Irudia eta Soinua; eta irailaren 17tik 30era, 09:00-11:00, ofimatika kurtsoa.
Ez presentzialak beste lau izango dira: irailaren 7tik 16ra, instagram eta facebook; irailaren 7an, argazkiak moldatzeko GIMP programa; eta irailaren 21etik 30era, Twitter.
Izenematea, doan
Ikastaro guztiak doan ematen dira, baina izena eman behar da aurretik.
Horretarako, hainbat bide daude: 943 02 36 50a deituta, tutor.hernani@kzgunea.net helbide elektronikoan, www.kzgunea.net webgunean edota kzgunea.blog.euskadi.net blogean. Irailerako ere eman daiteke izena, dagoeneko.