Miguel Usabiaga idazle hernaniarraren bosgarren obra salgai dago, dagoeneko. Urte hasieran, Ciudad Ducal de Loeches Nobela Sari Nazionala irabazi zuen, eta horri esker argitaratu du El sueño de Nicolas Colberg nobela. Usabiagaren aita, Marcelo Usabiaga, Gerra Zibilean borrokan aritu zen, eta haren oroitzapenei tiraka sortutako fikziozko nobela osatu du.