Meza eta haur jolasak, San Fermin jaiak hasteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 7a, 02:00

Urtero bezala, San Fermin jaiak ospatuko dituzte Mar­tindegi auzoan. Gaurkoa San Fermin eguna izanik, egun osorako egitaraua prestatu dute, goizeko 10:00etan hasi eta iluntzera arte.
Festak, ordea, ostiraletik igandera izango du jarrai­pena: puzgarriak eta zezen mekanikoa, tortilla eta sa­gardo dastaketa, erromeria, bazkaria, abere dema, platano dantza... Denetik izango da.

10:00, Diana.
10:30, auzoko hildakoen aldeko meza, eta, hamaiketakoa (Oialume taberna).
11:30, haur jolasak eta buruhaundiak.
17:00, denak marraztera.
17:00, XLVI. Tiro karabina lehiaketa.
18:00, Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia.
Ondoren, kalejira.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!