Udako beherakadari aurre egiteko zita, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 7a, 02:00

Hileko aurreneko asteartero bezala, odola eman edota or­gano donante egiteko aukera izango da gaur Hernaniko anbulatorioan, 18:30etatik 20:30etarako tartean.
Udara izanda, normalean emaile kopuruak behera egi­ten du, baina odolak be­ha­rrezkoa izaten jarraitzen du, eta azaltzeko deia egin du­te.

Martxoa, hilabete onena
Urtea 45 odol emailerekin hasi zen. Otsailean, 48k eman zuten odola, eta 5 emaile berri izan ziren; martxoan 75ek eman zuten, bi berriak izan ziren, eta organo donante bat ere izan zen; apirilean 61ek eman zuten, eta emaile berri bat izan zen; maiatzean 54k eman zuten, eta bi emaile berri izan ziren.
Lehengo hilean emaile kopuruak behera egiten jarraitu zuen: 53k eman zuten odola, eta emaile berri bat izan zen.

Gaur, zita berezia
Udaran behera egiten du nor­malean emaile kopuruak, eta horregatik, deialdi berezia egin dute gaurko. Odola emateaz gain, hilero bezala, organo donante egiteko aukera ere izango da.
Odol edo organo emaile egi­teko ez da baldintza be­re­zi­rik bete behar. Bertan ema­ten dituzte azalpenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!