Bihartik aurrera jokoan izango da San Fermin torneoa, Huarteko Euskal Jai Berri pelotalekuan. Lau bikotek hartuko dute parte txapelketan, eta hiru partidu jokatuko dira. Lau bikote horiean artean dago, Barrenetxea IV hernaniarrak eta Urrizak osatutakoa. Gainerako hiruak dira: Ezkurra-Endika, Zeberio II-Ion eta Uterga-Etxeberria III.
Txapelketa finalerdietan hasiko da eta bihar jokatuko da aurreneko partidua, Barrenetxea IV-Urriza eta Ezkurra-Endikaren artekoa. Bigarren partiduan, ostegunean, Zeberio II-Ion eta Uterga-Etxeberria III neurtuko dira. Eta bi bikote onenek larunbatean jokatuko dute final haundia. Partidu guztiak 16:30etan hasiko dira.