Piszina eta aerorumba gaur, eta ekitaldi ugari astean

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 6a, 02:00

Garin herriko tabernaren itxi­era salatu eta libre uztea es­katzeko hainbat ekintza antolatu dituzte aste osoan zehar. Garin inguruak apainduta daude joan den astetik globo eta kartelekin, eta gaurtik aurrera izango dira ekintzak.

Ekitaldiak, egunero
Gaur emango diote hasiera, asteari. Piszina eta aerorumba saioa antolatu dituzte, 12:00etan, Jennyrekin.
Bihar berriz, mus txapelketa jokatuko da Garinen bertan, 16:00etan hasita. Izena momentua eman behar da.
Asteazkenean berriz, haur jolasak izango dira, eta ume, gazte eta helduek izango dute parte hartzeko aukera.
Ostegunean poteoa eta karaokea antolatu dituzte: gixatu poteoa 20:00etan izango da eta karaokea 22:00etan.
Bestalde, iluntzeetan egunero izango dira kontzertu­ak; 20:00etan, Garinen bertan.

Herri batzarra, etzi
Ekitaldi guzti hauez gain, asteazkenean herri batzarra deitu dute, 20:00etan. Garinen izango da eta herritarrei gerturatzeko deia egin diete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!