Urteko txapelketa internazionalena hastear da: Donosti Cup. Aurten ere ehundik gora taldek hartuko dute parte, mundu osotik etorriak. Hernanik hamaika ordezkari izango ditu aurten: hiru nesken kategorian, eta zortzi mutiletan. Txapelketa hau berezia izaten da parte hartzen duten guztientzat, Euskal Herri eta Estatu mailan jokatzen den inportanteenetakoa baita.
Txapelketak hiru fase izango ditu. Asteazkenera bitartean aurreneko fasea jokatuko dute talde guztiek, hiru partidutara. Ostegun eta ostiralean azken faseko partiduak izango dira. Eta onenek larunbatean izango dute finala.