Oporretan kanpora joateko ohitura nabarmena bada ere, nahi duenak aukera zabala du Hernanitik mugitu gabe. Sagardoaren mundua gertutik bizitzea, Kaxkoaren historia ezagutzea edo mendi bueltak egitea dira, tiradizo gehien duten ekintzak. Urtetik urtera, gehiago dira ekintza hauetako batean parte hartzen duten herritarrak. Eta gehiago dira baita ere, Hernani bisitatzen duten kanpotarrak.
Turismo bulegoa, zabalik
Guztiei harrera egiteko asmoz, Turismo bulegoak zabaldu ditu ateak. Biteriko plazan dago bulegoa, eta nahi duenak behar duen informazioa eskuratu dezake bertan. Uztailean eta abuztuan egongo da zabalik, eta ordutegia da: lanegunetan, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00. Igande eta jai egunetan: 10:00-14:00. Eta astelehenetan itxita egongo da.