Eneka Gorrotxategi eta Uxue Amonarriz gerturatu dira, gehien

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 5a, 02:00


Aurten ere Txosna jarri du San Joan jaietan Dobera-Kronikak. Ordu txikitan, gosari gazi eta gozoak eman dira txosnan, eta asko izan dira gerturatu diren herritarrak eta kanpotarrak. Dobera-Kronikak eskerrak eman nahi dizkie, txosnara etorriz lagundu duten guztiei. Aurten gainera, izan da nobedaderik: apustua. Zenbat pisatzen zuen txosnan zegoen gaztak? Asko ani­matu dira apustua egitera, eta ge­hien gerturatu direnak Eneka Go­rro­txategi eta Uxue Amonarriz izan di­ra, 1.237 gramoko apustuarekin; gaz­tak 1.244 gramo pisatzen zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!