Berrogei graduetara gerturatu ziren termometroak ostiralean, eta asteburuan tregua txiki bat ematen ari badira ere, biharko bero haundia emanda dago, berriz ere. Muturreko beroari aurre egiteko hainbat gomendio eman ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak; eta horietako bat da ur hotzetan dutxatu edo bainatzea. Hernaniarren antzeko alternatiba ederra bilatu dute: Mendi Mendiyan dauden igerileku irekiak. Joan den asteburuan zabaldu zituzten ateak, eta aste osoan zehar ari da izaten jende andana.
Igerileku irekiak irailaren 20ra arte egongo dira zabalik, egunero. Ordutegia ordea, aldakorra izango da irailetik aurrera. Irailaren 6ra bitartean 11:00etatik 20:30etara egongo dira zabalik. Irailaren 7tik 11ra eta 14tik 18ra berriz, 15:00-20:00ko ordutegia izango dute; eta irailaren 12, 13, 19 eta 20an, 11:00etatik 20:00etarakoa.
Igerileku irekiak baino gehiago
Mendi Mendiyako konplejoaren zati haundiena igerileku irekiek okupatzen badute ere, bertan badira beste hainbat zerbitzu ere. Berdegune zabalez gain, kirol pistak ere badaude. Bazkide direnek harreran eskatu ditzakete jolaserako baloi edo palak. Hala nola, saskibaloia, ping-ponga, boleibola eta beste hainbat kirol praktikatu daitezke gainaldean geratzen diren egokitutako jolas lekuetan.
Taberna bat ere badago bertan, eta afaltzeko aukera ere ematen dute. Joan den urtean berritu zuten, eta giro ederra izan zen uda guztian, batez ere, eguzkia sartzen denean. Tabernako terrazan lehentasuna dute bezeroek, baina nahi duenak kanpotik eraman dezake janaria.
Azkenik, igerilekuen kanpoaldean kotxe eta bizikletentzako aparkalekua dago, debalde.
BONOAK (3 hilabete)
Hernani eta Astigarragako kiroldegietako bazkideak:
18 urtetik behera: 31,20€.
18 urtetik gora: 47,20€.
Familiarra: 71,40€.
Bazkide ez direnak:
18 urtetik behera: 57,60€.
18 urtetik gora: 93,35€.
Familiarra: 141,80€.
*Bonoak kiroldegian eskatu.
EGUNEKO SARRERA
6 hilabete arte: doan.
3 urtetik behera: 2,40€.
18 urtetik behera: 5€.
18 urtetik gora: 7,30€.
Taldeak:
11-20 haur 4,70 €.
21-40 haur 4,50 €.
41-80 haur 4,30 €.
81etik gora haur 4,10 €.
*10 haur sartzen diren bakoitzeko begirale bat dohain
ORDUTEGIA
Ekainaren 26tik irailaren 6ra 11:00-20:30.
Irailaren 7tik 11ra 15:00-20:00.
Irailaren 12tik 13ra 11:00-20:00.
Irailaren 14tik 18ra 15:00-20:00.
Irailaren 19tik 20ra 11:00-20:00.