Irteera polita egin zuten lehengo ostiralean aranoarrek Burninera, Herrigintza Eskolen barruan.
Guztira, 20 bat ume elkartu ziren gurasoekin, eta Antton, Maria Ester eta Jabier izan zituzten lagun, guztia antolatu eta hainbat gauza irakasteko.
Natura eta oroimena
Bidean asko ikasi zuten onttoen, herriko animalien eta zuhaitzen inguruan. Horrekin batera, garai bateko eskolatik Burninera egiten zen irteera ere izan zuten gogoan. Eguraldia izan zen pena bakarra: euri langarra sartu zen, eta lo egin gabe, soziedadean afaltu eta etxera joan ziren.
Datorren saioan, kamixetak
Hurrengo Herrigintza Eskola hilaren 11n eginen da, arratsaldez. Nerea Aierbe eta Pino Vicedoren laguntzarekin, festetarako kamixeta tailerra eginen da.