Batzordeak osatu dira, EH Bilduren adostasun ezarekin

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 4a, 02:00

Legegintzaldiari hasiera emateko aurreneko Plenoa, ez ohikoa, egin zen asteaz­kenean. Zazpi puntu aztertu zituzten bertan, udal ordez­kari guztiek: EAJko 6k, EH Bilduko 6k eta PSE-EEko 1ek.

Plenoak, larunbatetan
Aurreneko puntuan erabaki zuten Plenoak bi hilabetean behin egitea, larunbatetan, goi­zeko 09:30etan. EAJk eta PSE-EEk alde bozkatu zuten, eta EH Bildu abstenitu egin zen. Andoni Gartzia bozera­mai­leak azaldu zuen: «gur­e­tzat eguna ez da arazo iturri. Gure helburua da ahalik eta zinegotzi eta herritar gehien etortzea. Baina bi hilabetean behin elkartzea gutxi da. Guk 12 Pleno egin genituen 11 hilabetetan. Ez ohiko Pleno dezente egin beharko dira».

Zortzi batzorde, bosna batzarkiderekin
Plenoko bigarren puntuan batzorde informatiboak osa­tu ziren: Hirigin­tza, etxebi­zi­tza eta inguru­giroa; Obrak eta zerbitzuak; Ogasuna, onda­rea; Kirolak eta partehartzea; Berdin­ta­suna eta mugikorta­su­na; Kultura, euskara, hez­kun­tza, gazteria eta jaiak; Gi­zarte zer­bitzuak, giza esku­bi-deak eta enplegua; eta Per­tsonala.
Batzorde bakoitza 5 kidek osatzea adostu zen: EAJko bik, EH Bilduko bik eta PSE-EEko batek. Osaketa EAJ eta PSEren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onartu zen. EH Bilduko An­do­ni Gartziak abstentzio­aren zer­gatia azaldu zuen: «ba­tzor­de guztietako lehen­da­ka­ri­tza EAJk du, eta, beraz, al­der­di bozkatuena batzarkide baka­rrik izango da». Era be­re­an, kezka azaldu zuen eus­ke­raren erabileraren inguruan.

Erakundeetako ordezkaritza gehienak, EAJk
Erakundeetako ordezkariak ere onartu ziren, baina EH Bilduk kontra bozkatu zuen. «Batzarkideekin pasa bezala, EH Bildu baztertua izan da, nahiz eta alderdi bozkatuena izan. Eta gainera, San Mar­koserako Mikel Duran jarri da». PSEko Mikel Duranek erantzun zion bera ere ordezkaria dela.
Astigarraga Lantzen era­kundeko ordezkari titularrak EAJ eta EH Bilduko bina zine­gotzi eta PSEko bat izango dira. San Markos Manko­munitatean, EAJk eta PSE-EEk izango dute ordezkaritza, eta gainontzekoetan, EAJk: Sa­gar­­dun Partzuergoa, Añar­be­ko Mankomunitatea, Behe­men­­di, Garbitania, Eudel, El­kar­kidetza eta Eskola Kon­tseilua.

Plenoak bi hilean behin, larunbatetan, egitea erabaki zen EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin.

Dietei uko, EH Bilduk
Hurrengo puntuan aldi bate­rako langileen dedikazioa eta ordainketak onartu ziren EAJ eta PSEren aldeko botoekin eta EH Bilduren kontrakoe­kin. Gainera, EH Bilduk idatzi bat aurkeztu zuen, dietak ko­bratzeari uko egingo diotela adie­razteko. Era berean, An­doni Gartziak kritikatu zuen alkatearen soldata igoera: «nik 100%eko lanaldiarekin urtean 28.000 euro kobratzen nituen; eta egungo alkateak, %47ko lanaldiarekin, 21.000 euro. Beraz, %59,8ko igoera izan du. Soldata eta dietetan aurreikusitakoa baino 10.000 euro gehiago behar dira. Nondik aterako dira?».
Jesus Mari Santos alka­te­ak erantzun zion bere ohiko lanpostuan baino gutxiago irabaziko duela orain. Era berean, argitu zuen urte bukaerara arte hiru Pleno izango direla, eta, beraz, ez dela aurrekontua gain­dituko.

Kontratazio mahaian, denak
Kontratazio mahaia aho ba­tez onartu zen: EAJko Jon Arre­gi izango da lehen­da­ka­ria, eta Jesus Mari San­tos or­dez­koa. Bokalak, berriz, EH Bil­duko Andoni Gartzia (Jone Ola­ziregi ordezkoa), PSEko Mi­kel Duran, udal idazkaria eta udal kontu­har­tzai­lea.

Eskolako eraikina
Bukatzeko alkateak hainbat ebazpenen berri eman zuen; besteak beste, Juan Martin Arregui delegatu izendatzea eta Zorione Etxezarraga al­ka­te orde; eta tokiko gobernu batzarra horrela eratzea: Jesus Ma­ri Santos lehen­da­kari, eta Zorione Etxezarraga, An­­doni Gartzia, Jone Olazi­regi eta Mikel Duran ki­de­ekin.
Bestalde, EH Bilduko An­do­ni Gartziak galdetu zuen es­ko­­lako eraikin berriaren obra nola dijoan, eta jarraipena egi­teko eskatu zuen. EAJtik eran­tzun zioten egunean ber­tan bisitan izan zirela, eta gai­nean daudela: berrikuntza guztien berri emango dela.
Horrez gain, EH Bilduk es­ka­tu zion gobernuari Zipo­tza­ren aldeko mobilizazioekin bat egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!