Zenbait motozikleta lapurtzea egotzita, gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak Hernanin, asteazken arratsaldean. Bere etxearen kanpoaldean, hiru moto eta quad bat zeuzkala ikusi zuten, eta beste hiru barruan. Horietako zenbaitetan, bastidore eta motor zenbakia manipulatuta zegoen, eta han zeuden bi motoren lapurreta salatu zuten jabeek aurrez, Errenterian eta Donostian.
Gauzak horrela, gaztea atxilotzea erabaki zuten, patrimonioaren kontrako delituak eta dokumentazioa faltsutzea egotzita. Orain, beste motoak ere lapurtutakoak diren ikertzen ari dira.