Saharako berotasunetik Hernaniko goxotasunera

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 4a, 02:00

Saharako udako bero ito­ga­rri­tik alde egin eta erre­fu­xia­tu kanpa­menduetan bizi du­ten egoeraren berri ema­teko, urtero etortzen dira Euskal Herrira hainbat eta hainbat haur saharar Oporrak Ba­kean programaren barruan.
Aurten 340 inguru etorri dira, eta Hernanira lau: hiru neska, Zeinabu Moha­med Salem, Salka Ali Ram­dam eta, Leila Abdi Embarek; eta mutil bat, Usama.
Xabier Lertxundi eta Da­mian Pedrosa zinegotziek egin zie­ten on­gietorria atzo udale­txe­an, etxean jasoko dituzten fa­mi­lia herna­nia­rrekin, eta eki­tal­dira ger­tu­ratu ziren Her­na­nin bizi diren hain­bat sahara­rrekin batera. Uda­letxearen ize­ne­an, es­ke­rrak eman zizkieten hau­rrak etxean hartzen dituz­ten familiei, eta Udalak ere la­guntzen jarraitzeko kon­­promisoa duela aipatu zuten. Eta gaineratu zuten: «gu ere aberasten gaitu bes­te kultura bateko jendea­rekin elkarbizitzeak».
Udalak beste hiru ume­ren estantzia ere ordaintzen du; aterpetxe batean egongo dira, abuztura arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!