Beste lau kontzertu, ostegunak girotzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 4a, 02:00

Eguraldi onik ez da falta udara honetan, eta Irrintzi tabernak horixe aprobetxatu du, giro onari, konpainia ona gehitzeko.
Horrela, uztaileko ostegun iluntzeetan kontzertuak izan­go dira tabernan, ilun­tzeko 20:30etatik 21:30etara.

Roberto Yaben, hurrena
Pasa berri den ostegun ho­netan Duo Do Portu bikotea aritu da jotzen, eta datorren ostegunean beste hernaniar handi bat izango da oholtza gainean: Roberto Yaben, hain zuzen.
Hilaren 16an, berriz, Juan Mari Beltran Hirukotean iku­si eta entzuteko aukera izan­go da, Errege Belda eta Ander Ba­rrenetxearekin batera; hi­la­ren 23an, Idoia eta Kixtiñe; eta bukatzeko, hilaren 30ean, MM’Atarrak.
Talde batzuetan musikari hernaniarrak izango dira, eta estilo guztietako musikaz gozatzeko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!