«Eskerrik asko parte hartu duzuen hernaniar guztioi»

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 3a, 02:00

Arrakasta haundia izan du, aurten ere, Baan Marina fundazioak San Joanetan jarri duen tonbolak. Antolatzaileek azaldu dutenez, opari pila bat banatu dira beste behin: «asko banatu dira: telebista, kafetera, baloiak, loreak, kolonia... Lortutako dirua Baan Marinara bideratuko dugu».
Gogoratu dute Baan Marina fundazioak urte asko daramazkila Thailandian lanean: «emakume askori josten erakutsi zaie, eta horrekin lanbide bat eman zaie aurrera atera ahal izateko... Horrez gain, nekazaritza, informatika, osasun gaiak... garatzen dituzte eta tribuetako herritarrei hirira etortzen laguntzen diete: lanpostu bat bilatu, paperak egiten lagundu, ospitalera joan...».

«Lan asko, aurretik»
Baan Marinak Thailandian ur­te asko badaramazki ere, go­go­ratu dute oraindik lan asko da­goe­la egiteko: «beste irakas­kun­tza eta erreferentzi zentro bat ireki nahi dute Lam­phu­nen, eta hara bideratuko da lortutako dirua. Industria asko dago herri honetan, eta helburua da neska eta emakumeen egoera hobetu eta babestea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!