«Irabazi edo galdu, finala munduko txapeldunen kontra jokatzea saria izango da»

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 3a, 02:00

Frantziako Pau hirian da Amaia Irazustabarrena palista hernaniarra. Femina Tour txapelketa jokatzen ari da Irazustabarrena, Maider Men­dizabal anoetarrarekin batera, eta partidu guztiak irabazita iritsi dira finalera: ligaxkako bi partiduak, final laur­denetakoa eta finalerdietakoa.  

Finala, bi haundiren kontra
Bide zailena eginda, txapela lortzea da orain, Irazus­ta­barrena eta Mendizabalen nahia. Finala pala munduan izen haundia duten bi jokalariren kontra jokatuko dute: Maritxu Housset eta Amaia Etxeleku. Iparraldeko bi jokalariak dira, egungo munduko txapeldunak. Paun izango da lehia gaur, arratseko 19:00etan hasita.
«Finala irabazteko klabea atzean egon daiteke»
Partidu zaila, gogorra eta luzea izango dela aitortu dio Irazustabarrenak Kronikari: «dugun onena emateko prest gaude. Klabea atzeko koa­dro­etan egon daiteke, hor hu­tsuneak bilatzean». Irabazi edo galdu, finala saria dela dio hernaniarrak: «munduko txapeldunen kontra jokatzea dagoeneko saria da».

Bi gonbidatuak
Femina Tour txapelketan Fran­­tziako palistek hartzen dute parte, eta aurten Gipuz­koako eta Na­fa­rroako pa­lis­tak ere gonbidatu dituzte. Maila bikaina eman dute, Gipuz­koa­ko bikote bat fi­na­lera iristeaz gain, Na­fa­rroako bikote batek finalerdia jokatu baitzuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!